Ekaitza zegoen, behe-lainoa, euria, eta urakan haize indartsua. Boeing 738a Rostov del Don aireportuan lurreratzen saiatu da, baina ez du lortu. Aurreneko saioan berriz ere gora egin du, eta, bigarrengoan, lurra jo du lurreratze gunetik 250 metro ingurura. Hantxe hil dira hegazkinean zihoazen 62 lagunak —18 gizonezko, 33 emakumezko eta 4 haur—. Hipotesi nagusiak dio eguraldia izan dela istripuaren eragilea, baina ez da baztertzen giza akatsa izatea ere.
2010ean egin zuen aurreneko hegaldi komertziala istripua izan duen hegazkinak. Lurreratzeko lehen saioa egin ostean, bi ordu baino gehiago egon da airean, egoera hobetzeko zain. Bigarren aldiz lurreratzen saiatu denean, baina, ez du lortu. Hegal batekin lurra jo du, eta gero leherketa izan da. Hegaldia erabat normala izan zen.
Errusiako Turoperadoreen bozeramaile Irina Tiurinak jakinarazi duenez, turisten hegaldia zen, eta hildako gehienak turistak dira.