mundua

62 lagun hil dituzte Afganistanen, xiiten kontrako bi atentatutan

Kabulen eta Mazar i Sharifen izan dira erasoak, Afganistango etorkizunari buruzko nazioarteko konferentziaren biharamunean. Talibanak atentatuen aurka azaldu dira.

2011ko abenduaren 6a
18:11
Entzun

62 pertsona hil eta 135 zauritu dituzte gaur Afganistanen, xiiten aurka egindako bi atentatutan. Kabulen izan da eraso bat, Mazar i Sharifen bestea.

Kabulgoan 58 lagun zendu dira, suizida batek Abu Fazi mezkitan erasoa eginda. 130 zauritu dira. Handik minutu gutxira izan da beste atentatua, lehergailu batzuekin, eta lau lagun hil eta bost zauritu dira.

Talibanen bozeramaile bat atentatuen aurka azaldu da, eta esan du "islamismoaren kontrakoak" direla.

Atzo Bonnen (Alemania) Afganistango etorkizunari buruzko nazioarteko konferentzia izan zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.