Lurrikara

6,2ko indarreko lurrikarak astindu du Tokio ingurua

Richter eskalan 6,2ko indarra hartu duen lurrikara izan da Japoniako Kanto eskualdean, hots, Tokio hiriburua dagoen eremuan. Nolanahi ere, zaurituen berririk ez dutela agertu dute agintariek. Epizentroa itsasoan izan du, 37 metroko sakoneran, Ibaraki inguruko itsasertzean. Hala ere, 'tsunami'-en arriskua baztertu dute.

2005eko urriaren 19a
17:20
Entzun
20:44 aldera izan da lurrikara (13:44 Euskal Herrian), eta Ibaraki inguruan Japoniako zazpi mailako eskalaren arabera, bosteko astindua sumatu dute. Tokio hiriburua handik 125 kilometrora dago, eta hormen dardara, eta objektu arinen zein apalategi eta altzarien erorketa eragin du.

Aireportuetako jarduna eta trenena eten egin dute une batez, baina berriro abian direla jakinarazi dute agintariek.

Era berean, ez daukatela inor zauritu den berririk agertu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.