Irak

65 pertsona hil dituzte Bagdaden bi atentatutan

Azoka bateko eraso suizidan 38 lagun hil dira.

2008ko otsailaren 1a
14:16
Entzun
Bagdadeko azoka batean lehergailu bat eztandarazi dute gaur, eta 38 lagun hil dituzte. Hain zuzen, emakume suizida batek eztandarazi du soinean zeraman lehergailua, Irak-eko hiriburuko erdialdean. Iaz urte bukaeran beste hamabost lagun hil ziren atentatu batean azoka berean.

Beste atentatu bat ere egin dute gaur Bagdaden, Yadida xiiten auzoan, eta 27 lagun hil dituzte.

Bi erasoetan 149 pertsona zauritu dituzte. Poliziak esan du zaurituetako batzuk oso larri daudela.

Azkenaldian, sunien eta xiiten auzoen artean hormak egin dituztela-eta, Bagdaden jaitsi egin zen atentatu kopurua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.