Munduko hainbat eta hainbat herrialde turismoa lantzean Txinara begira jartzen dira, mila milioi lagun bizi baitira han. Txinako arloko arduradunek gaur esan dutenez, iaz 69 milioi txinatarrek jo zuten herrialdetik kanpora turismoa egitera. Asko al da?
2010etik kopurua %20 hazi da. Aurten 77 milioi txinatar turista izango direla aurreikusi dute —%12ko hazkundea joan den urtetik—, eta uste dute horrek 500.000 lanpostu sortuko dituela.
Txinara bertara iaz 135 milioi lagun joan ziren turismoa egitera, iturri haren arabera, eta 2012rako %2ko hazkundea aurreikusi dute. Zerrendan hirugarren dago, Frantziaren eta AEBen atzetik.