6o urte baino gehiago dituen gatazka

2011ko irailaren 23a
00:00
Entzun
1948. Israelgo estatua aldarrikatu zuten. Gerraren ostean, Palestina zatitu zuten.

1967. Israelek Gaza, Zisjordania eta Jerusalem ekialdea okupatu zituen Sei Eguneko Gerraren ostean. NBEk lur horietatik ateratzeko eskatu zion Israeli.

1973. Egiptoren eta Siriaren kontra egin zuen gerra Israelek.

1987. Lehenengo Intifada.

1993. Israel Gazatik eta Zisjordaniatik atera eta han palestinarren gobernua ezartzea sinatu zuten bi aldeek Oslon.

1999. Wye plana sinatu zuten Jaser Arafat eta Ehud Barakek .

2000. Golango Gainari buruzko negoziazioak porrot egin, eta bigarren Intifada hasi zen.

2003. Ekialde Hurbilerako Laukoteak bakerako bide orria aurkeztu zuen apirilean. Indarkeria uzteko eskatu zien palestinarrei, eta kolonietan eraikitzeari uzteko Israeli.

2005. Ariel Sharonek eta Mahmud Abbasek su-etena sinatu zuten, eta Israel Gazatik atera zen.

2007. Gazan Hamasek irabazi zituen bozak, eta gerra piztu zen palestinarren artean. Al Fatak ZIsjordaniaren kontrola hartu zuen, eta Hamasek, Gazarena.

2011. Batasun nazionalerako ituna sinatu zuten Hamasek eta Al Fatak maiatzean. Gaur, eskubide osoko estatu kide izatea eskatuko du Abbasek NBEn.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.