mundua

70 egun gose greban zeramatzan preso bat zendu da Marokon

Aljeriako kontsuletxeari eraso egiten saiatzeagatik 20 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Ostegunean zendu zen, Rabateko ospitale batean. Aljeriakoa zen, eta 56 urte zituen.

2012ko maiatzaren 19a
18:37
Entzun

70 egun gose greban zeramatzan Aljeriako preso bat hil egin da Marokoko Saleko kartzelan, Rabat hiriburutik gertu. 20 urteko espetxe zigorra zuen, Marokon Aljeriako kontsuletxearen aurka egiten saiatzeagatik.

Ahmed Benmilud presoak 56 urte zituen, eta pasa den ostegunean hil zen. Haren osasun egoerak okerrera egin zuela eta, Rabateko ospitalera eraman zuten, eta bertan zendu zen.

Iazko abenduan atxilotu zuten Benmilud. Bakartutako ziega batean zegoela salatu du atxilotutako islamisten defentsarako koordinakundeak, eta gose greba behin baino gehiagotan hasi zuela adierazi du koordinakundeko bozeramaile batek, "espetxeko baldintza kaskarrak eta jasotako tratu txarrak" salatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.