70 immigrante afrikar Malta inguruko uretan desagertu diren ustea adierazi du Nazio Batuen Erakundeak errefuxiatuentzat duen goi komisario Neil Falzonek. Zehaztu duenez, Europara bidean zihoazen, plastikozko txalupa batean, eta joan den astelehenean irauli ziren. Arrantza-ontzi batek zortzi etorkin erreskatatu zituen atzo goizean, txalupa erdi hondoratuta zegoela, Maltako itsasertzetik 90 kilometrora.
Arrantza-ontziko eskifaiak agintariei jakinarazi zien etorkinek adierazi zietela 78 lagun zihoazela txalupan.
Bizirik ateratakoak atxilotze gune batean dituzte, eta haiekin bildu da NBEko ordezkaria. Jakin ahal izan duenez, etorkinak Libiatik abiatu ziren joan den ostegunean.
ACNUReko arduraduna bizirik irten direnekin bildu da atxilotze-zentro batean eta Libiatik iragan ostegunean irten zirela adierazi dute. Plastikozko txalupa astelehenean irauli zen. Maltako arrantza-ontziak atzo goizean aurkitu zituen etorkinak, txalupa erdi-hondoratuta zegoela.
Falzonen esanetan, Togokoak eta Ghanakoak dira bizirik atera diren etorkinak, baina desagertuen artean Somaliakoak eta Etiopiakoak daudela jakinarazi dute.
Maltako hegazkin militar bat desagertutakoak bilatzen aritu zen atzo, baina ez zuen beraien arrastorik atzeman. Halere, Times of Malta egunkariaren webguneak azaldu duenez, Alemaniako hegazkin batek hiru gorpu aurkitu zituen atzo arratsaldean, ezbeharra gertatu zen lekuan berean.
Immigrazioa
70 etorkin desagertu dira Malta inguruko uretan
Europara bidean zihoazen plastikozko txalupa batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu