Txinako ikatzezko meategi batean gas eztanda izan da gaur eta, ondorioz, 70 langile hil dira eta beste 26 barruan harrapatuta daude. Linfen herrian izan da ezbeharra, Xanxi probintzian, Txinaren iparraldean.
Meategiaren arduradunek esan dutenez, lantokiko zati batean izan da eztanda, eta han egiten ari ziren lanek ez zuten baimenik.
1988an ireki zuten meategia, 2000an handitu egin zuten, eta urtero 210.000 ikatz tona ekoizten dituzte.
2006an Txinan ikatz meategietan 4.700 langile hil ziren. Gehiegizko esplotazioari egozten diote hori.
Mundua
70 langile hil dira Txinan ikatz meategi bateko eztandan
Gas leherketa izan da, baimendu gabeko lanetan. Beste 26 behargin barruan harrapatuta daude. Lehengo urtean Txinan ikatz meategietan 4.700 langile hil ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu