Irak

73 lagun hil dituzte Iraken, bi atentatu suizidetan

Irakeko telebista katearen arabera, Al Kaedako Irakeko burua atxilotu dute gaur.

2009ko apirilaren 23a
17:49
Entzun
Bagdad Irakeko hiriburuan gaur egindako atentatu suizidaren ondorioz 28 lagun hil dituzte gutxienez, eta beste 50 bat zauritu. Hiriaren erdialdean izan da erasoa. Laguntza humanitarioa banatzen ari ziren Polizia batzuen ondoan gerrian zeukan bonba lehertu du pertsona batek.

Iturri ofizialaren arabera, hildakoen artetik hamabi poliziak dira.

Gutxienez 45 lagun hil eta 25 zauritu dira beste atentatu suizida batean Irakeko ipar-ekialdeko Diyala eskualdean. Biktima gehienak Irango erromesak dira, leherketaren unean inguruko jatetxe batean zeudenak.

Bestetik, Irakeko telebista kateak armadako iturriak aipatuz esan duenez, Al Kaedak Iraken daukan burua atxilotu egin dute gaur, Bagdaden: Abu Omar al Bagdadi.

2006an Abu Musab al Zarkai Irakeko Al Kaedako buruzagia AEBek aire erasoan hil zuten eta orduan, Al Bagdadik hartu zuen haren kargua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.