Japoniako kostaldean 7,4 graduko lurrikara bat izan da arratsalde hasieran. 14:30ean izan da lurrikara, lur azaletik 40 kilometrora. Lehen albisteen arabera, Miyagi eskualdean izan da; hain zuzen, martxoaren 11ko lurrikarak eta ondorengo tsunamiak kalte gehien egin zuten eskualdeetako bat da hori.
Tsunamia alertza piztu dute hasieran agintariek eta piztu bezain laster, zenbait autobide itxi dituzte eta jendeari gainetara igotzeko aholkatu diote. Tsunamirik ez zegoela ikusita, ordea, alerta atzera kendu egin dute.