Mundua

7,8ko beste lurrikara handi batek astindu du Sumatra

Richter eskalan 8,4ko indarra hartu zuen mugimendua izan zuten atzo, eta harrezkero 18 erreplika nabaritu dituzte, tartean, 7,8ko hori. Iturri ofizialen arabera, hamar lagun hil dira eta ehundik gora dira zaurituak. Argindarrik eta oinarrizko azpiegiturarik gabe jarraitzen dute Bengkulu inguruan.

2007ko irailaren 13a
12:04
Entzun
Beldurraren menpe bizi dira azken orduetan Indonesiako Sumatra uharteko bizilagunak. Izan ere, atzo 18:10 inguruan (13:10 Euskal Herrian) Richter eskalan 8,4ko indarra hartu zuen lurrikarak astindu zituenetik beste 18 erreplika izan dituzte, gutien artean bortitzena, gaur goizean jazo den 7,8koa. Halaber, tsunamia sortzeko arriskua zegoelakoan hiru aldiz jarri dute alerta agintariek.

Lurrikara boladak eragindako kalteen zenbaterainokoak diren ez dago guztiz argi oraindik, baina iturri ofizialen arabera, gutxienez hamar lagun hil dira, ehundik gora dira zaurituak, eta hainbat eraikin erori dira. Sumatrako Bengkalu eta Padang inguruak dira kaltetuenak. Bengkalun argindarrik eta oinarrizko azpiegiturarik gabe jarraitzen dute.

2004ko abenduaren 26an tsunami handiak hartu zuen inguru hura, eta 170.000 lagunetik gora hil zituen. Harrezkero, lurrikarek izu handia sortzen dute hango bizilagunen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.