80 bat autok elkar jo dute A-63an, Frantzian, eta errepidea moztuta izan da hainbat orduz
Lapurdi Bordelerekin (Frantzia) lotzen du errepide horrek, eta Cestas (Gironda departamendua) parean gertatu da ezbeharra. Behe lainoagatik gertatu da. 57 lagun zaruti dira, sei larri.
Ikerketako iturrien arabera, behe laino trinkoak eragin du ezbeharra: 80 bat autok jo dute elkar errepidekobi noranzkoetan, eta sei lagun larri zauritu dira. Gainera, errepidea etenda egon da egunaren zati haindi batean, bi noranzkoetan, istripuan nahastutako ibilgailuek trabatzen dutelako. Zehazki, Bordeletik hegoaldera dagoen Cestas parean gertatu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu