Indonesiako Gobernuak emandako datuen arabera, 80 pertsona hil dira orain arte uholdetan, baina kopuru honek gora egin dezakeela zehaztu dute. Ia 400.000 pertsonek euren etxebizitzak utzi behar izan dituzte, eta mezkita eta bestelako eraikin publikoetan babestu dira.
Orain astebeten hasi ziren uholdeak, eta azken egunetan egoera baretu den arren, Yakarta hiriburuaren %75 urez gainezka izan da aurreko egunetan. Indonesiako Gobernuaren esanetan, historiak uholde handienak izan dira.
80 pertsona hil dira Indonesiako uholdeetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu