IMMIGRAZIOAREN HAZKUNDEA EUROPAN
800 euro Erresuma Batuan sartu ahal izateko
Erresuma Batuko Gobernuak 500 libera esterlina, hau da, 800 euro kobratu nahi die herrialdean sartzen diren immigranteei, David Blunkett Barne ministroak berriki iragarri zuenez. Urtero 900.000 immigrante sartzen dira uhartean lana edo ikasketak direla medio edo senideak bisitatzera. Neurria ezarriz gero Gobernuak 720 milioi euro eskuratuko lituzke urtero, hain zuzen ere, immigrazio politikan gastatzen dituen 2.880 milioi euroen laurdena. Agintarien ustetan, neurriabidezkoa da. «Immigranteek abantaila ugari dituzte hemen, beraz, egokia da lortzen dituzten mozkinen truke zerbait eskatzea», irakur daiteke ministerioko txostenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu