Orotara 800 lagunetik gora atxilotu dituzte 18 herrialdetako segurtasun indarrek egindako operazio bateratuan. Krimen antolatuarekin lotura izatea egozten diete, zehazki, talde kriminalei telefono zifratuak saltzea, haien arteko ezkutuko komunikazioa errazteko. Orotara, 148 milioi dolar atzeman dizkiete, eta ehunka arma eta luxuzko ibilgailu.
2018an hasi ziren sarea ikertzen AEBetako FBIa eta Australiako Polizia, antzeman zutenean mezuak enkriptatzeko diseinatutako aplikazio bat talde kriminalei saltzen ari zitzaizkiela.
Ehundik gora suzko arma atzeman dituzte, eta droga trafikoarekin lotutako 25 milioi mezu bildu. «Krimen antolatuaren aurkako kolpe handia izan da. Une garrantzitsua da hau Australiako zuzenbidearen historian», esan du Scott Morrison lehen ministroak.