Katalunia

80.000 lagunetik gora elkartu dira Bartzelonan, judizializazioen aurka

Prozesu subiranistarekin lotuta abiatutako auzien kontrako mobilizazioetan, Artur Mas, Joana Ortega, Frances Homs eta Carme Forcadell elkartu dira, besteak beste. Per la democracia. Defensem les nostres institucions lelopean.

2016ko azaroaren 14a
20:40
Entzun

ANCk, Omniumek eta AMIk deituta, Per la democracia. Defensem les nostres institucions lelopean, milaka lagun elkartu ziren Bartzelonan atzo eguerdian.

Izan ere, auzitegiek hiru bidetatik abiatu dituzte Kataluniako politikarien aurkako auziak: batetik, azaroaren 9ko galdeketari lotuta, Artur Mas eta hiru kontseilariren kontrako auzia dago; bigarrenik, burujabetzarako bide orriari buruzko eztabaida baimentzeagatik, Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentearen kontrako auzia dago; eta, hirugarrenik, hainbat herritako hautetsien kontra abiatutakoak daude, izan estelada ez kentzeagatik edo izan beste arrazoi batzuengatik.

407 dira justizia ikertzen ari den hautetsiak. Haiek guztiak izan dira Bartzelonako ekitaldian, milaka herritarrekin batera. Carles Puigdemont presidentea ez da izan elkarretaratzean, gaur bere jaioterriko —Amer (Girona)— seme kuttun izendatu behar baitzuten. Amerren ere egin dute ekitaldia, eta han izan da Puigdemont.  Presidenteak azpimarratu du herritarrek hautetsontzietan emango dietela amaiera Kataluniako prozesuari, auzitegiak auzitegi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.