AEBetako Armadak Somalia hegoaldea bonbardatu du, hirugarren egunez jarraian, gune horietan Al Kaedaren gordeleku ezkutuak daudela argudiatuta. Nazioarteko komunitateak AEBen jarrera kritikatu du, baina, hala eta guztiz, erasoekin aurrera jarraitu du.
Gainera, Somaliako trantsizio gobernuaren erabateko babesa jaso du Washingtonek:beren lurraldetik "terroristak botatzeko" AEBen laguntza behar dutela adierazi du presidenteak. Halaber, eraso horietan 1998an AEBetako enbaxaden kontrako erasoak prestatu zituen buruzagi islamista hil dutela zabaldu du Somaliako Gobernuak.
Bonbardatutako inguruetako bizilagun eta osasun zerbitzuen arabera, 84 inguru dira bonbardaketetan hildakoak, asko zibilak.
Mundua
84 lagun inguru hil dituzte AEBek Somaliako bonbardaketetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu