Sudango hegoaldean 90 lagun hil dituzte asteburuan bi triburen arteko liskarretan, herrialdeko gobernuak gaur jakinarazi duenez. Al Nuer tribuko hainbat gizon Al Dinka tribukoak bizi diren Dok Badiet herrixkan sartu eta eraso egin ziela adierazi dute bertako iturriek. Erasoen ondorioz, hainbat herritarrek eskualdetik ihes egin behar izan dute.
Eskualde horretako buruzagiaren arabera, erasotzaileak pasa den abuztuan 40 lagun hil eta 64 zauritu zituzten berberak dira.
Mundua
90 lagun hil dituzte Sudanen, bi triburen arteko borroketan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu