Filipinak

900dik gora hildako eta desagertu utzi ditu ekaitzak Filipinetan

Filipinetako agintariek eta erreskate taldeek emandako azken datuen arabera, 900dik gora hildako eta desagertu utzi ditu tifoiak; zehazki, 532 pertsona hil dira eta 390 daude desagertuta. Filipinetako ekialdea izan da kaltetuena. Gainera, ekaitz tropikal berria heldu da gaur inguru horretara, eta, ondorioz, erreskate lanak bertan behera utzi behar izan dituzte.

2004ko abenduaren 2a
13:20
Entzun
Iturri ofizialen arabera, Real, Infanta eta General Nakar hirien inguruetan —ekaitza gogorrena izan den gunean— 484 lagunen gorpuak erreskatatu dituzte eta 352 oraindik desagertuta daude. Beste eskualde batzuetan, ostera, 48 pertsona hil dira tifoiaren ondorioz eta 38 dira desagertuak. Guztira, beraz, 532 dira hidakoak eta 390 desagertuak; 900dik gora orotara.

Gainera, beste tifoi bat heldu da gaur Filipina ekialdera, eta hori dela eta, erreskate lanak eten behar izan dituzte. Litekeena da ekaitz tropikal hori gaur arratsaldean Manila hiriburura iristea, orduko 185 kilometroko abiadurarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.