Mundua

95 lagun zendu dira Bagdad erdian izandako leherketetan

Gutxienez 536 lagun zauritu dira.

2009ko abuztuaren 19a
18:01
Entzun
Gutxienez 95 lagun hil dira Bagdaden (Irak) izan diren leherketetan, bertako Poliziak adierazi duenez. Zauritutako lagunak 536 izan daitezke.

Poliziaren arabera, bi kamioi bonbek leher egin dute Kanpo Ministerioaren eta Finantza Ministerioaren aurrean. Inguru horretan Gobernuaren eraikinak eta hainbat enbaxada daude. Bagdadeko gune babestuena da.

Morteroekin eta misilekin hiriburuko Kifa eta Salihiye auzoak ere erasotu dituzte eta horrez gain, Irakeko al Bagdadiya telebistak jakinarazi duenez, zenbait obus bota dituzte Al Shuhada plazara (Martirien plazan). Komunikabide honen arabera, auto bonba bat ere lehertu dute Al Bagdadiya unibertsitatearen aurrean.

Irakeko agintariek muturreko islamiarrei egotzi diete atentatuak.

Ekainean, Irakeko hirietatik Ameriketako Estatu Batuetako tropak atera eta segurtasunen ardura bertako militarren esku geratu zenetik eraso handiena da gaurkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.