Giza Eskubideak Babesteko eta Sustatzeko Erakundeen Federazioko hainbat kide Mendebaldeko Saharara joatekoasmotan ziren atzo, baina Aaiunera iritsi bezain laster Kanarietara zihoan beste hegazkin batean sartzera derrigortu zituzten hogei bat poliziak. Hegazkinean sartu, pasaporteak eskatu eta beste hegazkin baterako txartela eman zieten Jesus Garai (CEAS) eta Iñaki Markiegi (Mundubat) euskal herritarrei eta Pepe Taboada eta Sandra Asteteri. Giza eskubideen ekintzaileek duten egoeraren berri jakiteko asmoa zuten, Aminatu Haidar eta beste askorekin egotekoa eta behatzaile gisara Christopher Rossi han bertan datorren astean egoerari buruzko bertsioa ematekoa. Ross NBEko idazkari nagusi Ban Ki-moonen mandatari berezia da.
Garairen arabera, gertatukoaren «azalpenik ez» dute jaso. «Tratua egokia izan da, baina polizia asko zeuden, eta horietako batzuk, buruak», nazioarteari berriz ere ateak ixteko.
Aaiundik hainbat ekintzaile kanporatu dituzte; tartean, bi euskal herritar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu