Aaiunen sahararrei eraso egin die Marokoko Poliziak
RABAT. Aaiunen hemeretzi ekintzaileri eraso egin zien Marokoko Poliziak iragan ostiralean. Tindufeko kanpamenduetatik zetorren Lhrittani Lahceni ongietorria egiteko 600 lagun bildu ziren, eta Poliziak ekitaldia zapuztu zuen. NBE Nazio Batuen Erakundearen bisiten programaren baitan joan zen Lahceni Aaiunera. Sahararren eskubideen aldeko erakundeek salatu dute gertakariak «NBEren begiradapean» gertatu direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu