Amnesty Internationalek Marokori sahararren aurka gehiegizko indarkeria erabili izana leporatu dio, Aaiungo gertakarien inguruko txosten batean.
Hasiera batean Marokoko poliziek Agdaim Izik kanpamendua husteko gehiegizko indarkeria erabiltzeko asmorik ez bazuten ere, sahararren aurka oldartu zirela dio txostenak. Erasoek, Mendebaldeko Saharan, Aaiunen batik bat, indarkeria areagotu zutela dio AIk. Liskarretan, manifestarien aurka benetako munizioa erabili izana ere gaitzetsi du erakundeak. Era berean, sahararrek ere Aaiungo gertakarien errua badutela ondorioztatu du. Izan ere, ustez, berariaz, hainbat manifestarik eraso egin zieten Marokoko segurtasun indarrei.
Elkarrizketei eutsiko diete
Larunbatean amaitu zen, hain justu, Marokoren eta Fronte Polisarioaren arteko negoziazioen azken erronda. NBEren arabera, bilera bakoitzaren ostean, alde bakoitzak, besteak elkarrizketei eusteko jarritako baldintzak arbuiatu ditu. Negoziazioak ez aurrera ez atzera egon badira ere —Aaiungo liskarrengatik, besteak beste—, urtarrilean biltzeko konpromisoa hartu dute bi aldeek.
Aaiungo setioan gehiegizko indarkeria erabili izana leporatu dio AIk Marokori
Sahararrek gertakarien errua ere badutela esan du AIk, Marokoko segurtasun indarrei eraso egin zietela baitio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu