Ekialde Hurbila

Abbas lehen ministroaren dimisioa onartu du Jasser Arafat PANeko lehendakariak

Mahmodud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko lehen ministroak gaur goizean aurkeztutako dimisioa onartzea erabaki du Jasser Arafat PANeko presidenteak. "Behar besteko babesik" ez zuelako erabaki duela kargua uztea azaldu die Abbasek palestinarren Legebiltzarreko diputatuei. Abbasen eta Arafaten arteko harremanak tirabiratsuak ziren, Israelekiko gatazkari buruz ikuspuntu desberdinak zituztelako zein bien artean botere borroka zegoelako. Abbasen dimisioak zaildu egiten du Ekialde Hurbileko gatazkaren konpobidea, Israelek ez baitu Arafat elkarrizketakide gisa onartzen.

2003ko irailaren 6a
17:43
Entzun
Kargun ehun egun betetzen zituela eta, Legebiltzarrean agerraldia egin zuen ostegunean Abbasek. Diputatuen babesik jasotzen ez bazuen, eta PANen barruan botere eta eskumen handiagoak eskuratu ezean, dimititu egingo zuela iragarri zuen. Horren aurrean, 18 diputatuk zentsura mozioa aurkeztu zuten Abbasen aurka.

Gaur eztabaidatu behar zen zentsura mozioa, baina Abbasek aurrea hartu du, eta dimisioa aurkeztu du.

Israelek eta AEBek Arafat baztertuta daukate elkarrizketa guztietatik, eta haientzako Abbas zen elkarrizketakide legitimoa. Palestinarren artean, ordea, Arafatek itzal handia du oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.