Abu Marzuken arabera, Hamasek eta Al-Fatahek aurrerago eztabaidatuko dute gobernua osatzeko prozesuaren eta kideen hautaketaren inguruan. Azaldu duenez, bi alderdiek nahi dute gobernuak palestinarren adiskidetzea "babestu eta indartzea".
"Hurrengo gobernuak Gazaren biziberritzearen alde lan egitea eta Al-Fatah eta Hamasen arteko akordioak ezartzea nahi dugu", adierazi du Abu Marzukek, Maan Palestinako berri agentziak hedatu duenez.
Halaber, jakinarazi du Hamaseko barne hauteskundeak arrazoi teknikoengatik atzeratu dituztela. Horrela, Abu Marzukek baztertu egin du barne bozen atzerapenaren arrazoia alderdi barneko gatazkak direnik.
Joan den astean erdietsi zuten akordioa Al-Fatahek eta Hamasek, Kairon eginiko bileran. Besteak beste, bi alderdiek elkarri aurpegiratutako akusazioak etetea adostu zuten.