Ekialde Hurbila

Abbasek bertan behera utzi ditu Al Fatako barne hauteskundeak

Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidente eta Al Fata mugimenduko buruak alderdiko hauteskunde primarioak bertan behera uzteko agindu du. Datorren urtarrilean Palestinako Legebiltzarra osatzeko bozetarako hautagaiak aukeratu behar ditu Al Fatak barne hauteskunde horien bidez, eta nazioarteo albiste agentziak zabaldu dutenez, "iruzurra" gerta daitekeelakoan eman du Abbasek prozesua eteteko agindua. Era berean, Israelgo Gobernuak Al Fataren hauteskundeak Jerusalem hirian egitea galarazi izanak eragina izan du Abbasen erabakian.

2005eko azaroaren 29a
10:19
Entzun
Txandaka egitekoak ziren Al Fataren hauteskunde primarioak: Gazan atzo egin zituzten, baina hainbat lekutan ekintzale armatuak sartu zirela-eta bertan behera utzi zituen Abbasek. Gaur Jerusalem hirian egin behar ziren, eta bi zailtasunekin topatu dira Abbas eta Al Fatako gainerako buruzagiak: batetik, Israelgo Gobernuak galarazi egin die bozak Jerusalem hirian egitea, eta kanpora bidali ditu. Bestetik, iruzur handi bate susmoa oso zabalduta dago. Zisjordaniako Hebron hirian aste honetan ziren egitekoak, baina, oraingoz bertan behera geratu dira.

Gainera, Abbasek ez du oraindik jakinarazi orain bozen prozesua eten arren aurrerago egingo diren edo ez. Barne hauteskunderik gabe hautagaiak Abbasek berak aukeratzea gero eta indar gehiago hartzen ari den aukera da.

1996ko hauteskundeetarako orduan PANeko presidente eta Al Fatako buru zenak izendatu zituen hautagaiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.