Palestina

Abbasek Egiptoren proposamena sinatzeko eskatu dio Hamasi

Al Fatak izenpetua dauka Mubarak-en gobernuak "palestinarren adiskidetzeaz" egindako dokumentua.

2010eko urtarrilaren 5a
12:49
Entzun
Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko (PAN) presidente eta Al Fatako buruak Hamas erakundeari eskatu dio Egiptok "palestinarren adiskidetzeaz" egindako proposamena onartzeko. "Guk dokumentua sinatua dugu baina, aurretik, Hamasek ikusi zuen idatzia eta prest azaldu zen izenpetzeko, baina gero uko egin zion", adierazi du Abbasek. Al Fatak urriaren 14an sinatu zuten.

Egipton dago gaur PANeko burua, Sharm el Sheij-en, eta Hosni Mubarak presidentearekin bildu da. "Hamasek sinatzen duenean hasiko gara dokumentua gauzatzen", esan du Abbasek, "azkenean -eta hau da garrantzitsuena-, zilegi izango diren hauteskundeak egiteko".

Palestinak Israelekin negoziaziorik ez duela adierazi du. "Haren okupazioa bukatzen denean eta Palestinaren nazioarteko aitortza egiten duenean ekingo diegu elkarrizketei".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.