Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko (PAN) presidenteak gaur esan du Israel eta Hamas Palestinako alderdia elkar ez erasotzeko akordiora heldu direla. Hau da, Israelek ez duela Hamaseko militanteen kontra egingo -azkeneko asteetan ehunka lagun hil ditu; batik bat, Gazan- eta Hamasek ez dituela koheteak botako Israelera.
Al Arabiya telebista katean egin ditu adierazpen horiek Abbasek, eta Egiptoren bitartekaritza eta Ameriketako Estatu Batuen "iradokizunak" garrantzitsuak izan direla dio.
Israelgo Gobernua Egiptokoarekin harremanetan da azkeneko egunetan.
Mundua
Abbasek iragarri du Israel eta Hamas elkar ez erasotzeko akordiora heldu direla
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu