Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko (PAN) presidenteak berriz ere Israelekin hizketan hasiko direla iragarri du gaur. Israel atzera Gaza (Palestina) erasotzen hasi zenean, elkarrizketak eten egin zituzten lehengo astean, Abbasen ekimenez. Elkarrizketei ekiteko Zisjordanian eta Gazan "su-eten globala, alde bietakoa eta paraleloa" behar dela aldarrikatu du. Israelek azkeneko astean 127 palestinar hil ditu.
"Bake prozesua berriro hasteko asmoa dugu, eta ea negoziazioak ondo ateratzen diren, okupazioa bukatzeko eta Palestinako Estatua sortzeko. Jerusalem luke hiriburu estatuak", esan du Abbasen bozeramaile Nabil Abu Rudeinak agiri batean.
Ez dute esan elkarrizketak noiz hasiko liratekeen. Azaroan ekin zioten beste bake prozesu bat, Annapolisen (Ameriketako Estatu Batuak). Hamas Palestinako alderdia, ordea, negoziazio horien kontra azaldu da -Gazan nagusi da Hamas-.
Mundua
Abbasek Israelekin berriro hizketan hasiko direla iragarri du
Gazako erasoak direla-eta etenda eduki dituzte elkarrizketak, eta berriz ere ekiteko "su-eten globala, alde bietakoa eta paraleloa" behar dela dio Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu