mundua

Abbasek ondo hartu du Israelen eta Hamasen arteko truke akordioa

Israeldar soldadu bat eta mila preso palestinar askatzeko ituna egin dute. "Txalotu egiten dugu, eta preso guztiak askatzeko lanean segituko dugula hitz ematen dugu", esan du PANeko lehendakariak.

2011ko urriaren 12a
10:39
Entzun

Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko lehendakari eta Al Fatako buruari ondo iruditu zaio Israelek eta Hamasek israeldar soldadu bat eta mila preso palestinar askatzeko egindako akordioa. "Txalotu egiten dugu trukea, eta preso guztiak askatzeko lanean segituko dugula hitz ematen dugu", esan du Abbasek gaur, Venezuelan.

Soldadua —Gilad Shalit— 2006an atxiki zuten Palestinako komandoek, Gazako mugan egindako operazioan. Handik hiru egunera Israelgo armada Gazan sartu zen, eta 400 lagunetik gora hil zituen.

Israelgo Gobernuan akordioaren aldeko 26 boto izan dira, eta hiru kontrako.

Gazan bart milaka lagun atera dira kalera Israelen eta Hamasen hitzarmena ospatzera —han Hamas da nagusi—. "Lorpen nazionala da", aldarrikatu du atzerritik Jaled Meshal Hamaseko buruetakoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.