palestina

Abbasek ziurtatu du batasun gobernuak Israelekin lortutako bake akordioak errespetatuko dituela

Batasun nazionaleko burua izango denak adierazi du agenda politikoa orain arteko bidetik eramango dutela.

2012ko otsailaren 18a
17:32
Entzun

Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak esan du Zisjordania eta Gazarako batasun nazionaleko gobernuak Israelekin lortutako bake akordio guztiak errespetatuko dituela.

Wafa berri agentziak jakinarazi duenez, gobernu berriaren agenda politikoa "jarraikortasunezkoa" izango da, eta, beraz, orain arteko programa politikoaren bidetik jarraituko dute.

Batasun gobernua Abbasek gidatzea hitzartu zuten Al-Fatahek eta Hamasek joan den otsailaren 7an.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.