MUNDUA

Abd Rabbu Mansur Hadik ofizialki hartu du Yemengo presidente kargua

Bere agintaldia bi urte ingurukoa izatea espero du, Golkoko herrialdeek proposatutako transiziorako garaiak denbora hori iraungo duela aurreikusi baitu.

2012ko otsailaren 27a
14:51
Entzun

Ali Abdullah Salehek Yemengo presidentetzarako lekukoa eman dio gaur ofizialki Abd Rabbu Mansur Hadiki. Sana hirian egin dute ekitaldi ofiziala.

"Bi urteren buruan presidente berri bat egotea nahi dut", esan du Hadik. Urtebeteko matxinadaren ondoren, Salehek boterea uztea onartu zuen, Golkoko herrialdeek proposatutako akordio baten bidez. Transizio garai horrek bi urte iraungo dituela aurreikusi du Hadik.

Europako Batasuneko Atzerri ministroek babesa eskaini diote Hadiri, transizio politikoa sendotzeko. Ministroek adierazpen bat onartu dute, Yemengo erakundeekin lanean jarraituko dutela adierazteko. Segurtasunari, aginteari eta hazkunde ekonomikoari lotutako arloetan lagunduko dute Yemen, gizarte arloko beharrizanak albora utzi gabe.


 


 



 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.