Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, 8.489.487 boto jaso ditu Bouteflika, baleko guztien %83,49. Haren hurrengo Ali Benflis izan da, baina oso urrun geratu da hasieran zituen itxaropenetatik. Izan ere, 806.458 boto baino ez ditu eskuratu, hau da, %7,93. Bi hautagai nagusi horien atzetik, Abdala Jabala hautagai islamistak 492.015 boto jaso ditu, Said Sadi berbereak 196.434, Louisa Hanoun ezker troskistakoak 118.670 eta Ali Fawzi Rabainek 65.073.
Hain zuzen ere, oposizioko hautagai horiek iruzurra izan dela salatu dute. Nolanahi ere, Bouteflikaren Gobernuak agindu zuen Aljerian inoiz izan diren hauteskunde zabal eta gardenenak izango zirela oraingoak,eta nazioarteko begiraleek hala izan dela baieztatu dute.
Aljeria
Abdelaziz Bouteflika hautatau dute berriro Aljeriako presidente botoen %83rekin
Aljeriako Barne Ministerioak eman dituen datuen arabera, Abdelaziz Bouteflika egungo presidenteak botoen %83,49 eskuratu du atzo egin ziren lehendakaritzarako hauteskundeetan. Horrenbestez, ez da bigarren itzulirik egin beharko, eta Bouteflika izango da berriro ere lehendakari. Gainerako bost hautagaiek iruzur salaketa egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu