Japoniako Legebiltzarrerako aurreratutako hauteskundeak egin dituzte, ganberako 475 ordezkariak aukeratzeko. Besteak beste, lehen ministroa aukeratu eta aurrekontuak onartzeko eskumenak ditu ganberak. Shinzo Abe egungo lehen ministro eta ALD Alderdi Liberal Demokratako hautagaia zen faboritoa, eta hark irabazi ditu bozak, 291 ordezkari lortuta; orain arte baino bi gutxiago.
Japoniako Alderdi Demokratak 73 ordezkari lortu ditu, 2012ko bozetan baino 11 gehiago. Berrezarkuntzaren Alderdia izango da hirugarren indar politikoa parlamentuan.
Hauteskundeen ondorengo bileran, ALDeko kargu nagusiek gobernuan jarraitzea adostu du alderdiko zuzendaritzak; besteak beste, Sadakazu Tanigaki ALDeko idazkari nagusi eta presidente ohiak jarraituko du gobernuan. Abenduaren 24an berretsiko dute Abe presidentetzan.
Legealdiaren erdian egon arren, hauteskundeak aurreratzea erabaki zuen Abek, apirilean kotsumoaren gaineko zerga igo ostean Japoniako ekonomia atzeraldi teknikoan sartu zelako.