EB

Abenduaren 13an sinatuko dute Europako Konstituzio Erreformarako Ituna

Bart goizaldean jarri dira ados Europako Batasuneko buruzagiek. Duela bi urte bertan behera geratu zen Kosntituzioaren ordezko izan nahi du itun berriak.

2007ko urriaren 19a
16:05
Entzun
Batik bat Italiak eta Poloniak ezarritako azken koskak gandituta, EB Europako Batasuneko buruzagiak bart goizaldean ados jarri dira Europako Konstituzio Erreformarako Itunaren inguruan, Lisboako goi bileran. Duela bi urte bertan behera geratu zen Konstituzio proiektuaren ordezko izan nahi du itun berriak, eta Europako Batasunaren egituraketa sendotzea du helburu. Jose Socrates Portugalgo lehen ministroak eta Jose Manuel Durao-Barroso Europako Batzordeko presidenteak iragarri dutenez, datorren abenduaren 13an sinatuko dute, Lisboan bertan.

Esan bezala, Italiak eta Poloniak jarri dituzte azken orduetan eragozpen gehien. Hala, eurodiputatu bat gehiago izateko Italiaren eskaera onartu dute, azkenean, EBko estatuburu eta gobernuburuek. Poloniak, berriz, ez du lortu Ioannina sistema erabat aintzat harzerik. Sistema horren arabera, zenbait kasu berezitan erabakiak hartzea eragotziko litzateke nahiz eta erabakia blokeatzeko adinako gutxiengorik ez izan. Hala ere, sistema horri buruzko eranskina sartu da hitzarmen berrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.