Abkhaziako Legebiltzarrak, ebazpen baten bidez, herrialdearen independentzia onartzeko eskatu die gaur Nazio Batuen Erakundeari (NBE), Europako Batasunari (EB), Europako Segurtasun Lankidetzako Antolakundeari (ESLA) eta Errusiari.
Georgiaren menpeko herrialdea izan da Abkhazia hark Errusiarekiko independentzia lortu zuenetik. 1992-93ko Gerra Zibilaren ondoren harremanak hautsi zituen Abkhaziak Georgiarekin, eta1999an aldarrikatu zuen independentzia erreferendum baten bidez. Ordutik estatu independente bezala jokatu du, baina nazioarteko aitorpenik gabe.
Gaur onartutako ebazpenaren arabera, “estatu independente eta demokratikoa ezartzeko prozesua, eta nazioarteko aitorpena atzera ezinezkoak dira”. Georgiarekin eginiko negoziazio prozesua hautsita dagoela onartu du, eta NBEk hori 2008ko urtarrilaren 23ko bileran baieztatu zuela azaldu dute.
Atzo Errusiak estatuen arteko harreman komertzialak berreskuratu zituen Abkhaziarekin, baina Georgiak “separatismoa” sustatzeko jokabidetzat jo zuen.
Mundua
Abkhaziak bere independentziaren nazioarteko aitorpena eskatu du
1999an Georgiarekiko independentzia aldarrikatu zuen herrialdeak erreferendum bidez, baina ez zuen nazioarteko onarpenik lortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu