Abkhaziako presidentea hiltzen saiatu dira
SOKHUMI. Alexander Ankvab Abkhaziako presidentea hiltzen saiatu dira eraso batean. Kotxean lanera zihoala, gizon batek tiro egin dio. Presidentea onik irten da erasotik, baina bizkartzainetako bat larri zauritu dute. Abkhazia Georgiako errepublika autonomoa da. Georgiak autonomia kendu zion Abkhaziari, eta honek independentzia aldarrikatu zuen 1999an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu