Abkhaziarekin eta Hego Osetiarekin harreman diplomatikoak hasiko ditu gaur Errusiak. Beste estatu independenteekin dituen pareko harremanak izateko hitzarmenak prestatzen hasiko da, eta horretarako, Sergei Lavrov Atzerri ministroak Abkhaziako zein Hego Osetiako buruzagiekin batzartuko da.
Duela bi aste Abkhazia eta Hego Osetiaren independentzia onartu zuen Errusiako Legebiltzarrak, nazioarteko komunitatearen erabakiaren kontra. Baina erabaki horrek ez duela atzera bueltarik adierazi zuen atzo Dmitri Medvedevpresidenteak Nicolas Sarkozy Frantziako presidente eta EBko sei hilabeteko honetako lehendakariarekin bilera egin ondoren. "Behin betiko erabakia da, atzera bueltarik ez duena", azpimarratu zuen. Gainera, etorkizunean Abkhaziari eta Hego Osetiari "laguntza ekonomikoa, humanitarioa eta militarra" emateko akordioak egingo dituztela iragarri zuen.
Nolanahi ere, Abkhazia eta Hego Osetiatik hilabetean erretiratzea onartu zuen atzo Medevedevek, Sarkozyrekin egindako bileraren ostean. Gerogiarekin sortutako gatazka zuzentzea litzateke keinu horren xedea.
Mundua
Abkhaziarekin eta Hego Osetiarekin harreman diplomatikoak abiatuko ditu gaur Errusiak
Georgiaren mendeko bi lurralde horien independentzia onartu zuen Moskuk duela bi aste, eta erabaki horrek ez duela atzera bueltarik nabarmendu zuen atzo Dmitri Medvedev Errusiako presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu