Mundua

Abokatu ugari Bushi zapatak jaurti dizkion kazetaria defendatzeko prest

Bagdaden Nuri Al Maliki Irakeko lehen ministroarekin prentsaurrekoa ematen ari zela bi zapatak bota zizkion Muntazer Al Ziadi kazetariak AEBetako presidenteari, eta "txakurra" oihu eginez egin zion irain.

2008ko abenduaren 15a
15:38
Entzun
Irakeko Poliziak atxilotuta dauka atzo George Bush AEBetako presidenteari zapatak jaurti zizkion kazetaria, eta hura defendatzeko prest agertu dira dagoeneko ehun bat abokatu. "Heri horrek bidezko epaiketa izan behar du, eta jada ehun abokatutik gora agertu dira hura defendatzeko gertu", azaldu du Jalik Al Duleimi abokatuak, bere garaian Saddam Husseinen defentsan parte hartu zuen taldekoak.

Bushi eraso zion kazetaria, berriz, Muntazer Al Ziadi da, Al Bagdadia telebistakoa. Irakera egin zuen bisitaren barruan, Nuri Al Maliki lehen ministroarekin prentsaurrekoa ematen ari en Bush Al Ziadik bi zapatak erantzi eta jaurti zizkionean. "Tori agurtzeko musua, txakurra!", esan zion oihuka. Inori zapatak botatzea eta "txakurra" esatea irain eta mespretxu agerpen handienetakoak dira arabiarrentzat.

Bushek bi zapatakadak saihestu ahal izan zituen. Gainera, garrantzia kendu dio gertatukoari eta halakoek ez dutela kezkatzen adierazi du.

Iraketik alde egin ondoren Afganistanera bisita laburra egin du AEBetako presidenteak gaur goizean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.