Abortua legalizatu dute Mexiko Hirian

Hamabigarren aste arte izango da haurdunaldia borondatez eteteko aukera. Eztabaida handia piztu du erabakiak, eta sektore kontserbadoreak eta Eliza Katolikoa kalera aterarazi ditu.

2007ko apirilaren 25a
10:37
Entzun
Mexiko Hiriko Batzar Legegileak abortua legalizatu du baldin eta haurdunaldiko lehen hamabi asteetan egiten baldin bada. 46 batzarkidek bozkatuku dute legalizazioaren alde -ezkerreko PRD, Coalicion Socialdemocratica eta Nueva Alianza-koek eta zentroko PRIkoek-, eta 19k aurka -PAN kontserbadoreak, PVEM berdekoek eta independente batek-.

Bozketa egin aurretik bost orduko eztabaida sutsua izan dute Batzar Legegilean. Kalean ere izan du isla eztabaida horrek: sektore kontserbadoreek eta Eliza Katolikoak erabakiaren kontrako protesta eta mobilizazioak bultzatu dituzte egunotan.Besteak bestek, 74.000 sinadura bildu dituzte.

Mexiko Hirian abortua legezko izango bada ere, ez da gauza bera gertatuko herrialdeko beste lekuetan. Mexikoko Legebiltzarrak halako erabaki bat hartzea ia ezinezkoa da, proposamenaren aurka gogorren aritu den PAN kontserbadoreak baitauka gehiengoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.