Abortua zigorgabetu edo ez erabakitzeko erreferenduma egin zuten atzo Portugalen, eta praktika hori legeztatzearen aldekoak izan dira botoen %59,25. Hala ere, abstentzioa %56,39koa izan da, eta %50 gainditzen duenez, ez da loteslea; hau da, Gobernuak ez dauka zertan indarrean jarri eta Legebiltzarrera eraman behar du.
Jose Socrates sozialistaren gobernuak dagoeneko iragarri du botoa eman dutenen artean zigorgabetzearen aldekoak gehiengoa direnez, erabakia indarrean jartzeko asmoa duela, eta horretarako Legebiltzarrera eramango duela abortua baimentzeko eta arautzeko proposamena. Sozialistek gehiengo absolutua dute Legebiltzarrean.
Mundua
Abortua zigorgabetzearen aldekoak nagusitu dira Portugalgo erreferendumean
Hala ere, abstentzioa %50 baino handiagoa izan denez, Legebiltzarrak onartu beharko du neurria indarrean jarri aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu