Abortuari buruz gaur erabakiko du Portugalek

Abortua despenalizatzea eragin dezakeen erreferendumera deituta daude herritarrak

arantxa iraola
2007ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Haurdun dagoen emakumearen bizitza eta osasuna arriskuan daudenean bakarrik aborta daitekeegun Portugalen, haurdunaldiaren lehen hamabi asteetan. Epea hamasei astera zabaltzen dute haurdunaldia bortxaketa edo intzestuaren ondorio bada, eta 24rafetua malformazioekin edo gaitz sendaezinekin badator. Bestela ezin da abortatu, zigortuta dago. Gaur, aldatu egin daiteke hori. Abortuaren despenalizatzeari buruzko erreferenduma egingo da, eta baiezkoak irabazten badu,haurdunaldiaren lehen 10 asteetan abortatzeko aukera emango du Gobernuak. Kasu horretan, motiborik eman gabe abortatu ahal izango dute hala gura duten emakumeek. Aski izango da nahi izatea.

Kanpainan ibili dira igaro egunotan aldekoak eta kontrakoak. Eliza katolikoaren eskutik izan dute oihartzuna kontrako ahotsik gehienek. Abortua «etikoki onartezina» dela ohartarazi dute kalez kale, eta ezezko botoa eskatu diete herritarrei. Apaizek abisu eman diete baiezko botoa ematen dutenei abisu eman diete: eskumikatu egingo dituzte.

Baiezkoaren alde, Gobernuko taldea --PS Alderdi Sozialista--, hainbat emakume talde, eta erakunde ezkertiarrak ari dira. Kalez kale jendea mobilizatzen saiatu dira horiek ere. Izan ere, abstentzioak eragiten die, batez ere, kezka. Eta badute horretarako aski motibo. Ez da hau Portugalen abortuaren inguruan egiten den lehen erreferenduma. 1998an ere egin zen beste bat, eta jendearen parte-hartzea eskasa izan zen. Hautesleen %31,8 baino ez ziren joan boza ematera, eta ezezkoak irabazi zuen alde oso txikiarekin; bozen %50,5 lortu zituen. Oraingoan, aldaketaren alde dauden hautesle guztiak mobilizatu, eta egoera irauli nahi dute baietzaren defentsan ari direnek.



ABORTU LEGEZ KANPOKOAK. Baietzaren aldekoen argudio nagusia datuak dira, egungo legeria aski ez dela erakusten duten datu gordinak: urtean Portugalen 18.000 abortu legez kanpoko egiten direla dio, esaterako,Portugalgo Osasun Ministerioak. Eta beste zenbait iturriren arabera, gehiago ere badira. Egoera kaskarretan egiten dira sarri askotan abortu horiek, eta ondorioz urtean 5.000 emakume inguru artatu behar izaten dituzte erietxeetan.

Abortatzeko hautua egiten duten emakumeentzat epaitegietan sortzen diren egoera zailak saihestu nahi dituzte, legea aldatuta. 1998tik 30 emakume epaitu dituzte Portugalen legez kanpo haurdunaldiak eteteagatik, eta 14ri zigorra jarri diete. Inkesta gehienen arabera, baietza gailenduko da. Baina inork ez du argi.





datua

8,4

Boza ematera deituak. 8,4 milioi lagunek dute gaur Portugalen egingo den erreferendumean botoa emateko aukera. Inkesten arabera, abstentzioaren aldeko hautua egingo dute askok. Kanpainak ez du interes handirik piztu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.