irak

Abu Ghraib kartzelan umeak eduki zituzten preso

Irakeko Abu Ghraib kartzelan "ia 12 urteko" umeak preso eduki zituztela esan du kartzela hartako komandante ohi Janis Karpinskik. Hark, bere anaia ere kartzelan zegoela esan zion komandante ohiari, baina bere ama ikusi nahi zuela. Umeak AEBetako soldaduek atxilotu zituztela jakinarazi dute.

2005eko martxoaren 11
10:14
Entzun
Presoei tratu txarrak emateagatik ezagun egin den Abu Ghraib espetxean haurrak ere bazirela esan du, hango arduraduna zen Janis Karpinskik.

Karpinskik berak haur horietako batekin hitz egin zuela dio: "Ia 12 urte zituela esan zidan, bere anaia berarekin zegoela, baina benetan nahi zuena ama ikustea zela". Hori guztia negar zotinka esan ziola dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.