Abu Qatada ekintzaile islamista bere «eskubideak» errespetatuko dituen herrialde batera bidaltzeko eskatu dio Al-Qaedak Erresuma Batuari. Hori egiten badu bahitua duten Stephen Malcolm britainiarra aske utziko dutela hitzeman dute. Aldiz, Londresek esan bezala Jordaniara estraditatzen badute «gaizkiaren ateak» irekiko dituztela esanez mehatxu egin du Al-Qaedak.
Sei urte eta erdiz preso eduki zuten Abu Qatada Erresuma Batuan epaiketarik gabe, eta iragan otsailaren 13an baldintzapeko askatasuna onartu zioten epaileek. Duela bi aste, baina, berriz atxilotu zuten. In absentia epaitu zuten Jordanian, 1999an eta 2000. urtean. Jordaniako Justizia ministroak adierazia du Qatada itzultzen bada auzi justu bat izango duela eta ez dutela torturatuko.
Abu Qatadarengatik trukea eskaini dio Al-Qaedak Londresi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu