USTELKERIA PP-N

Abuztuaren 1ean egingo du agerraldia Rajoyk Espainiako Senatuan

Goizeko bederatzietan emango ditu azalpenak Luis Barcenas PPko diruzain ohiak epailearen aurrean eginiko adierazpenen inguruan.

2013ko uztailaren 23a
18:49
Entzun

Rajoyk atzo iragarri zuen Kongresuan azalpenak emango dituela PPren ustezko ustelkeriaren inguruan. Jakinarazi zuenez, kongresuan agerraldi bat prestatzeko eskatu dio Jesus Posada parlamentuko presidenteari. Atzo, ez zuen zehaztu agerraldia noiz izango den, baina uztail amaieran edo abuztu hasieran egingo duela esan zuen.

Gaur, ordea, eguna jarri diote agerraldiari. Abuztuaren 1ean izango da, senatuan, goizeko bederatzietatik aurrera. Jesus Posada Espainiako Kongresuko presidenteak eman du hitzorduaren berri. Kongresuan lanak egiten ari direla-eta izango da senatuan agerraldia.

Rajoyren arabera, "une egokia" da "egoera zein den azaltzeko, zalantzak argitzeko eta herritarrei kezka eragiten dieten gaiez azalpenak emateko". Barcenasek alderdiko hainbat karguduni —tartean, Rajoy bera dago— ustez emandako gainsoldaten inguruan bere "bertsioa" emango duela esan du presidenteak. Haren esanetan, Kongresuari dagokio "subiranotasun nazionala" eta, beraz, han hitz egingo du "herritarrei kezka eragiten dieten gaiez".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.