irak
Abuztuaren 20tik bahituta zeuden bi kazetari frantsesak askatu dituzte
Abuztuaren 20an Irak hegoaldean bahitu zituzten Christian Chesnot eta Georges Malbrunot kazetari frantsesak askatu dituztela adierazi du Al Jazira komunikabide arabiarrak. Al Jazirak zabaldu duenez, Irakeko Armada Islamiarraren adierazpen bat jaso dute eta bertan bi kazetariak Bagdadeko Enbaxada frantsesean utzi dituztela azaltzen da. Askapena, kazetariek espioitza amerikarrarekin zerikusirik ez zutela baieztatzean egin omen da, baita erakunde musulmanen aldarrikapenei men eginez ere.
Era berean, kazetariek Palestinaren gatazkaren inguruan duten iritziak ere lagundu duela adierazi dute adierazpen horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu