Mariano Raxoi, Eduardo Zaplana eta Angel Acebes izan dira 2004tik PPko buruzagi nagusiak, PPko presidente, Kongresuko bozeramaile eta idazkari nagusi gisa hurrenez hurren, baina aurrenak baino ez du segituko bertako buruzagi. Zaplanak lehengo astean esan zuen politika utzi egin duela eta Telefonicako Europako ordezkari izango dela. Gaur, berriz, Acebesek esan du ez duela zuzendaritzan segituko, eta erabakia jakinarazi dio Raxoiri. "Duela lau urte hasitako aroa bukatu zait", adierazi du.
Bere alderdiko idazkari nagusi izateaz gain, Espainiako Gobernuan ere egon izan da Acebes. Esaterako, 2003ko otsailaren 20an Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean, Barne ministroa zen hura. Orduan esan zuen operazioa ez zela euskararen kontrakoa.
PPk ekainaren 20tik 22ra egingo du kongresua, Valentzian (Herrialde Katalanak), eta orduan hautatuko zuzendaritza berria. Raxoik iragarria du presidente izaten segitu nahi duela. Oraingoz, ez dago beste hautagarik.
PPk bigarrenez segidan galdu zituen joan den martxoan Espainiako hauteskundeak.
Mundua
Acebesek ez du PPko zuzendaritzan segituko
Egungo idazkari nagusiak berak hartu du erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu