BIHAR BERRIAN

Ada Colau: "Adostutako erreferendumak batzen gaitu, independentismotik haratago"

Ada Colau Bartzelonako alkatearekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Hau aurrerapen bat da.

Ada Colau, artxiboko irudi batean. ALEJANDRO GARCIA, ARGAZKI PRESS
2018ko urtarrilaren 23a
07:17
Entzun

Kataluniako burujabetza prozesuaz hitz egin du Ada Colauk, BERRIA-k bihar kaleratuko duen elkarrizketan. Aldebakarreko bidea ez dela eraginkorra berretsi du. "Hiritarren kohesioa" mantendu behar dela azpimarratu, eta "adostutako erreferendumak" batzen dituela ohartarazi du.

Oriol Juquerasek, Joaquim Formek, Jordi Sanchezek eta Jordi Cuixartek ez lukete giltzapean egon behar, bere ustez, eta haiek kriminalizatzeko asmoa salatu du. Bartzelonako alkateak ezinbestekotzat jotzen du "Kataluniako erakundeak berreskuratzea".

Horretaz gain, memoriaz, Bartzelonako Udaleko jardunaz eta Palau auziaz aritu da, besteak beste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.