Igandean daukaten ezohiko batzarrera begira, Gerry Adams Sinn Feineko presidenteak alderdiko kideei dei egin die Ipar Irlandako Polizia aitortzeko. Sinn Feinek hala egingo balu, lehen aldia litzateke. "Herritarrentzako Polizia babesten dugu, ordezkatzen duen herrialdearen zerbitzura egongo dena eta kontrol politikotik libre", idatzi du gaur Adamsek Ipar Irlandako egunkaririk nagusietan.
Sinn Feineko buruaren ustez, bere alderdiak Polizia aitortzen badu eta honen organu kontroletan sartuko balira, Polizia bera erreformatzen lagunduko lukete. "Guk nahi duguna, legea modu justuan, inpartzialean eta efektiboan ezartzea da. Ez duguna nahi zera da: eta lan egingo dugu hala izan ez dadin, Polizia sektarioa eta politikoa".
Sinn Feinek Polizia aitortzen badu ere, ikusi egin beharko da Ian Paisley unionista buruzagiak eta bere alderdi DUPek onartuko duten-ez Sinn Feinekin batera osatzea Ipar Irlandako Gobernua. DUP da gaur egun Ipar Irlandako alderdi nagusia. Alderdien akordioaren arabera, martxoaren 26rako gobernua osatzeko helburua dute.
Poliziari buruzko eztabaida horrek tentsioak ere eragin ditu, eta Martin McGuinness Sinn Feineko presidenteordeari polizi iturriek ohartarazi diote sergutasun neurriak handitzeko, Benetako IRAren aldetik heriotza mehatxua duela-eta. Informazio hori egiaztatu egin du McGuinnessek berak.
Ipar Irlanda
Adamsek Sinn Feini Ipar Irlandako Polizia aitortzea eskatu dio
Sinn Feineko buruaren ustez, bere alderdiak Polizia aitortzen badu eta honen organu kontroletan sartuko balira, Polizia bera erreformatzen lagunduko lukete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu